Atera kanpora barruan daramazun gamer hori! Hemen da berriro garapen azkarreko opensource bideo-jokoen lehiaketa: Fast FOSS Game. Gai proposatuko dizuegu Euskal Encounterra martxan den bitartean, eta joko libre bat asmatu behar duzue denbora-epe jakin batean.
Jakina, GNU/Linux sistemetan erabiltzeko modukoa behar du izan jokoak; software librekoak izan behar dute erabiltzen diren baliabide, liburutegi eta/edo framework guztiek, eta emaitzak, berriz, OSI lizentzia libre batekin erabiltzeko modukoa, edo elkarrekin bateragarri diren bat baino gehiagoren konbinazio batekin. Pantaila handian aurkeztuko ditugu joko guztiak!
Arch Linux sistema eguneratu batean probatuko dira jokoak, GPU Intelekin. Arch Linuxen gordailu nagusiko edozein pakete erabil daiteke mendekotasun gisara, betiere READMEn hala adierazita. HTML5 jokoak ere onartzen dira. Guneko azken Chromium bertsioan probatuko dira joko horiek.
Iturri-kodeko formatuan entregatu behar dira emaitzak, behar diren mendekotasunen zerrendarekin eta konpilazio-jarraibideekin batera.
**GARRANTZITSUA**: Aurkeztutako lan guztiek bideo labur bat izan beharko dute (2-3 minutukoa) jokoa erakusten (pantaila-argazkia egin dezakezue, etab.) eta sortzeko jarraitu den prozesua azaldu, berezitasunak, teknikak, etab.
Jarduera honi buruzko arauak intranetean argitaratuko dira ekitaldiak iraun bitartean.