Izen-ematea

5.088 leku birtual izango ditugu.

Sarrerak, zure etxean postu bat izateko eskubidea ematen du, gure sistemetara konektatuta.

Prezioa: 0 €

Izen-emate dataUztailaren 7tik aurrera. Izen-ematea egiteak EZ du lekua zihurtatzen.

Erreserba data: Osteguna, Uztailak 9, goizeko 10:00tan.

Erreserba egiteko epea uztailaren 25ean, larunbata, 12:00etan amaituko da.

 

Izen-emate prozesuan informazio gehiago

 

Parte hartzeko prozedura:

1.- Erreserba egin:

1.1.- SARTU

Sartu sisteman. Oraindik erabiltzailerik ez baduzu, erregistratu  (sisteman erabiltzaile bat sortuta dutenek ez dute berriro alta eman behar).

1.2.- EMAN IZENA

Izen-emate epea hasita badago, ‘Erreserba’ atalean, online edizio berrirako aurretiko izen-ematea egin.

Ekitaldi presentzialeko fitxa bera da; horregatik, datu batzuk ez datoz bat ekitaldi birtualekoarekin, baina ez du garrantzirik.

1.3.- ERRESERBA

Erreserba sistema hasten denean, erreserba gauzatu. ‘Erreserba’ koadroan ‘Egin erreserba’ aukera egongo da hortarako. Une horretan, erakutsiko da erreserba 'Konfirmatua' izan den.

Erreserba-kupoa agortu bada, itxarote-zerrendan jarriko da. Toki guztiak agortu arteko erreserbak egingo dira.

2.- Discord plataforma sozialaren erabiltzailea ez bazara, deskargatu doako aplikazioa eta sortu erabiltzaile bat. Gure komunikazio-sistema izango da, eta hor bilduko gara erabiltzaile guztiok.

3.- Eskuratu online partyra sartzeko akreditazioa.

Uztailaren 23ko 16:00tik aurrera har dezakezu online akreditazioa.

4.- Egin bat online partyarekin!

Sistemak Discord konektatuko du, eta Authorize botoian klik egin beharko duzu jarraitzeko. Partyneterako sarbide bat ere egongo da.

Gozatu Euskal Encounter 28 online edizioarekin! 

 

Arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-ekin.

 

Akreditazioa:

Akreditazioa uztailaren 23an hasiko da, osteguna, 16:00etan.

twitter facebook flickr youtube instagram twitch