OpenGunean emango diren online hitzaldi eta tailerren berri emango dizuegu.
Discord Kanala: Hitzaldiak eta Tailerrak
HITZALDIEN ETA TAILERREN ORDUTEGIA*
Ostirala, uztailak 24
11:00 AA, etorkizunera itzultzea 4
12:00 Adimen artifiziala: hastapenak bideojokoetan, eta aplikazioa zientzian eta enpresan
15:00 Nola pasatu Excel fitxategi batetik AA eredu batera kode-lerrorik gabe
16:00 Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala: gizartearen eraldaketa digitalaren erronka berriak
17:00 Adimen artifizialaren inguruko mitoak eta errealitateak
18:00 COVID-19a. Adimen artifiziala, COVID-19arekin ez kutsatzeen laguntzeko
19:00 Beste batzuek amestutako teknologiak
19:30 Adimen Artifiziala dermatologian: detektatu al dezake algoritmo batek azaleko minbizia?
Larunbata, uztailak 25
11:00 Zergatik eragingo du iraultza NLPak IAn datozen urteetan?
12:00 Adimen artifiziala: gaur egungo mugak eta etorkizun handiko ikerketak
13:00 Ustekabeko datuen zientzia: egin dezagun barre!
15:00 Algoritmo batek nola ikas dezakeen liburuak idazten Deep Learning teknikekin
16:00 TCP/IP pila Linuxen
17:00 Orange: ikaste automatikoa eskura
18:00 Nola eragiten dioten meteorologiak eta beste faktore batzuek retailer baten eskariari
19:00 Datathon University Hack 2020ko proiektu irabazlearen aurkezpena. BlaBlaCar kasua
Igandea, uztailak 26
11:00 No-code soluzioak adimen artifizialerako eta ikaste automatikorako
12:00 Ikusmen artifiziala: erronka zaharrak birplanteatzeko garaia baita orain
13:00 Data Analytics: Data Scientist bihurtzeko lehen urratsak
15:00 Live coding, hasierako tailerra: Musika eta irudiak zuzenean programatzen
16:00 Juego de tronos: iritziak agerian (Scraping bidez)
18:00 Bideo-jokoak, e-sportak eta hezkuntza
18:00 Adimen artifiziala eta ikus-entzunezkoetarako musika (zinema, telebista eta bideo-jokoak)
19:00 Nola egin animazioa laser-sableen argiarekin After Effects-en, Saber pluginarekin
*Honako egitaraua behin-behinekoa da, eta beraz garaiz jakinaraziko diren aldaketak paira ditzake.
AA, etorkizunera itzultzea 4
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Julen Manzano
Enpresa: Dataset
Hitzaldiaren deskribapena:
Teknologia berri baten sorreraren hasierako ametsak, azkenean, gutxitan bihurtzen dira errealitate. Horregatik, denbora joan ahala, bertan behera uzten ditugu ilusio horiek, atzera begiratu gabe, eta pentsatzen dugu zientzia-fikzioaren fruitua izan zela guztia. Gauza bera gertatuko ote da adimen artifizialarekin? Prest gaude iragartzen diren aldaketak onartzeko? Edo nobela futurista baten berezko ilusio gisa geldituko da dena?
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Julen Manzano, konputazio-ingeniaria, Dataseteko Adimen Artifizialeko proiektuen zuzendaria da, eta Nafarroako Unibertsitateko Big Datako irakaslea.
Web:
Ordutegia: Ostirala, uztailak 24, 11:00
Adimen artifiziala: hastapenak bideojokoetan, eta aplikazioa zientzian eta enpresan
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak: Ibai Laña eta Iñigo Martínez Criado
Enpresa: Tecnalia
Hitzaldiaren deskribapena:
Jokoak, mahaikoetatik hasi eta ordenagailukoetara, lagungarri izan dira gure gizartean aurrerapen handiei bide eman dieten teknologiak garatzeko. Adimen artifiziala (AA) da teknologia horietako bat, zeina, aurrerapen zientifikoek bultzatuta, arrakastaz erabili izan baita. Hitzaldi honetan ikusiko dugu nolakoak izan ziren AAren hastapenak jokoen munduan, eta nola zabaldu den eremu eta erabilera askotara.
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Jokoak, mahaikoetatik hasi eta ordenagailukoetara, lagungarri izan dira gure gizartean aurrerapen handiei bide eman dieten teknologiak garatzeko. Adimen artifiziala (AA) da teknologia horietako bat, zeina, aurrerapen zientifikoek bultzatuta, arrakastaz erabili izan baita. Hitzaldi honetan ikusiko dugu nolakoak izan ziren AAren hastapenak jokoen munduan, eta nola zabaldu den eremu eta erabilera askotara.
Web:
Ordutegia: Ostirala, uztailak 24, 12:00
Adimen artifiziala (AA) maixpyrekin: Kendrite prozesadorea duen kostu txikiko gailu bat, PUZa eta knwledge processed unit (KPU) unitatea dituena
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Endika Etxebarrieta Perez
Enpresa: Camp Tecnológico
Hitzaldiaren deskribapena:
Hurbilketa: gailu elektronikoak adimen artifiziala duten garapenetarako eta irudiak tratatzeko erabiltzea, Kendrite 210 prozesadore berriekin. Prozesadore horrek KPU bat du konboluzio-prozesuak azeleratzeko. Kostu txikiko gailuak dira; eredu inferentzialak bizkor eta eraginkortasunez tratatzeko erabiltzen dira, irudien tratamendurako.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Endika Etxebarrieta Perez, Saturdays AI-ko mentorea eta Camp Tecnológicoko aholkularia.
Web:
Ordutegia: Ostirala, uztailak 24, 13:00
Nola pasatu Excel fitxategi batetik AA eredu batera kode-lerrorik gabe
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Ignacio Vilaplana Sánchez
Enpresa: Euskaltel Taldea
Hitzaldiaren deskribapena:
Ikusiko dugu nola ia edozein CSV edo Excel fitxategik, software-plataforma egokiarekin batera (gure kasuan, DataRobot, Euskaltelen partnerra), aukera ematen digun adimen artifizialeko eredu bat sortzeko eta minutu batzuetan erabiltzeko prest izateko, kode-lerro bakar bat ere idatzi gabe.
Zer publikori dago zuzendua?
Enpresak AAren onurez nola baliatzen diren ikusteko interesa duen edonori.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Telekomunikazioetako ingeniaria, Finantzetako eta Finantza Matematikako masterra. Euskaltel Taldearen AAko arduraduna.
Ordutegia: Ostirala, uztailak 24, 15:00
Datuen Zientzia eta Adimen Artifiziala: gizartearen eraldaketa digitalaren erronka berriak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Pablo García Bringas
Enpresa: Universidad de Deusto
Hitzaldiaren deskribapena:
Adimen artifizialeko algoritmoak funtsezko tresna dira arlo askotan —industrian, osasunean, hiri adimendunetan, hezkuntzan, ingurumenean, finantzetan edo administrazioan—, egunero sortzen diren datu digitalen kantitate handia tratatzeko eta aztertzeko. Negozio-arlo edo ekonomia-garapeneko arlo guztiei eragiten die adimen artifizialak. Gainera, arlo ekonomikoaz haraindi iritsi da. Hori dela eta, adimen artifizialaren eragin sozialari buruzko hausnarketa-espazioak sortzen ari dira, hala nola datu pertsonalen tratamenduari buruz, edo nola entrenatu adimen artifizialeko sistemak, sektore minoritarioak edo talde ahulenak errespetatzen dituzten parametro etikoetan oinarrituta. Konplexutasun eta lehiakortasun handiko sektoreak direnez eta aldaketa teknologiko asko jasaten dituztenez, Datu Zientziaren eta Adimen Artifizialaren sektoreek diziplina anitzetan jarduten duten eta goi-mailako prestakuntza duten profesionalak behar dituzte, ezagutza teknikoak ez ezik, merkatukoak ere badituztenak, ikuspegi berritzaile eta ikertzaileaz gainera.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Pablo García Bringas Ingeniaritza Informatikoko doktorea da, eta adimen artifiziala zibersegurtasunean aplikatzen aditua da. EMBA masterra, Telekomunikazioetako masterra eta Industria Informatikako masterra ere baditu. Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako irakasle titularra da. Gaur egun, Kanpo Harremanetako eta Etengabeko Prestakuntzako dekanordea da. Industria Digitalari buruzko Deustuko Katedraren sortzailea da eta haren zuzendaria izan da. Ibilbide profesionalean, enpresa pribatuarekiko etengabeko harremana izan du, eta hainbat ikerketa-ekimen, teknologia-garapen eta berrikuntza hasi eta garatu ditu. Arlo honetan, Deusto Tech zentro teknologikoaren eraketan parte hartu zuen, eta erantzukizun handiko hainbat kargu izan ditu han; besteak beste, zentroko zuzendari nagusia izan da. Ingeniaritza Fakultateko ikerketa-zuzendaria ere izan da. Bere ikerketa-taldeak, Deusto for Knowledge, ikerketa-talde bikainaren izendapena jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Informazioaren Segurtasuneko Deustuko Masterreko zuzendari izan da 11 urtez, eta gaur egun 4.0 Industriako Executive Programa berria zuzentzen ari da. I+G+Bko 100 proiektu baino gehiago erakarri eta zuzendu ditu, 150 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu, 18 doktoretza-tesi zuzendu ditu, eta 11 milioi euro baino gehiago lortu ditu. Mundu mailako hainbat ekitaldi zientifiko-akademiko zuzendu ditu, hala nola DEXA, CISIS, SOCO, ICEUTE, HAIS, INFOSEC, BIGDAT eta DEEP LEARNING BILBAO!
Web:
Ordutegia: Ostirala, uztailak 24, 16:00
Adimen artifizialaren inguruko mitoak eta errealitateak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Borja Balparda
Enpresa: Data Value Management
Hitzaldiaren deskribapena:
Gaur egun, ezjakintasun handia dago adimen artifizialak ematen dituen aukerei buruz. Ezjakintasun horrek bi oinarri ditu: batetik, ez jakitea zer egin daitekeen eta pentsatzea adimen artifiziala konpainia handien kontua soilik dela, eta, bestetik, adimen artifizialaren benetako ahalmenari buruzko mito aizunak.
Hitzaldi honetan, adimen artifizialaren benetako erabilerak eta benetako potentzialak azaldu nahi dira. Horretarako, era erraz batean erakutsiko dira bai gaur egun dauden aukerak eta bai euskal enpresak egiten ari diren adimen artifizialeko proiektu batzuk, adibide gisa, Euskal Autonomia Erkidegoko potentzialaren erakusgarri.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Borja Balparda (Data Value Management-eko CEO & datu-zientzialaria) ekonomialaria da, Big Data eta Business Intelligence-ko masterra du, eta ekonomia eta finantzetako beste master bat ere badu. Ekonometriako cum laude doktoretza du. Esperientzia profesionalari dagokionez, 6 urte eman zituen Nafarroako Unibertsitatean Estatistika eta Ekonometriako irakasle, eta bi urte Zubizarreta aholkularitzan. 2018az geroztik, Data Value Management konpainiako CEO eta datu-zientzialaria da, eta Nafarroako Unibertsitateko Big Data masterreko proiektu-kudeaketari buruzko moduluko irakasle eta arduraduna da.
Web:
https://datavaluemanagement.es/
Ordutegia: Ostirala, uztailak 24, 17:00
COVID-19a. Adimen artifiziala, COVID-19arekin ez kutsatzeen laguntzeko
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Unai Elordi Hidalgo
Enpresa: Vicomtech
Hitzaldiaren deskribapena:
Azkenaldian, bolo-bolo dabiltza berrietan eta egunkarietan koronabirusarekin ez kutsatzen laguntzeko zenbait aplikazio.
Dagoeneko ezagunak dira tenperatura kontrolatzeko aplikazioak, urruntze sozialerako mugikorretarako aplikazioak edo leku jakin batzuetako jende-pilaketa kalkulatzeko bideozaintza-sistemak.
Jakin nahi duzue nola funtzionatzen duten?
Eremu zientifikoan eta, bereziki, adimen artifizialean eta ikusmen artifizialean dugun eskarmentu handia oinarri harturik, Vicomtech-ek zuekin guztiekin partekatu nahi ditu COVID-19ari aurre egiteko metodoak —errazenetik hasi eta konplexuenera arte—, hedapenerako erabili beharreko liburutegiak eta algoritmo bakoitzaren prozesu osoaren xehetasunak.
Zer publikori dago zuzendua?
Adimen artifizialean eta urruntze sozialean interesa duen edonorentzat da. Badakigu aplikazio konplexuak direla eta maila tekniko handia eskatzen dutela. Horregatik, uste dugu aurkezpen honetan, batetik, ikuspegi natural eta orokor batetik partekatu behar dugula adimen artifizialaren inguruko ezagutza, eta, bestetik, xehetasun teknikoak ere eman behar ditugula interesa dutenentzat. Entzuleak, ikasteaz gainera, sistema hauekiko pentsamendu kritikoa gara dezan nahi dugu.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Unai Elordi ikertzaile dabil Vicomtech zentro teknologikoan, ITS (Intelligent Transport System) sailean, 2009az geroztik. Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da Mondragon Unibertsitatean (MGEP), eta Ingeniaritza Konputazionaleko eta Sistema Adimendunetako masterra du. Gaur egun, doktoretza egiten ari da Deep Learning eremuan. 2009tik, 3Dko webean eta ikusmen artifizialean aritu da lanean Unai; bereziki, Deep Learningeko ereduen inferentzia sistema kapsulatu, mugikor eta Raspberry Pi-entzat integratzen eta optimizatzen. Unaik landutako inteligentzia-esparruen artean, hauek daude: aurpegia ezagutzea, generoari eta adinari antzematea, emozioen analisia, objektu arriskutsuak detektatzea, eta pertsonen tracking-a bideozaintzan.
Web:
Bideoa:
Ordutegia: Ostirala, uztailak 24, 18:00
Beste batzuek amestutako teknologiak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Roberto C.
Enpresa: EuskalHack
Hitzaldiaren deskribapena:
Hitzaldi honek zientzia-fikzioko aspaldiko liburuak izango ditu hizpide, eta ikusiko dugu liburu horietan jasotako teknologia asko errealitate bihurtu direla.
Zer publikori dago zuzendua?
Nostalgia gustuko duen eta zientzia-fikzioko literatura atsegin duen edonorentzat da.
Web:
Ordutegia: Ostirala, uztailak 24, 19:00
Adimen Artifiziala dermatologian: detektatu al dezake algoritmo batek azaleko minbizia?
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Alfonso Medela Ayarzaguena
Enpresa: Legit Health
Hitzaldiaren deskribapena:
Txosten honetan, sare neuronal konboluzionalak aztertzen dira. Sare neuronal mota horrek goitik behera aldatu du ikusmen artifizialaren mundua, eta aukera eman du hainbat sektoretan abangoardiako aplikazioak garatzeko; esate baterako, automobilgintzan, finantzetan, hezkuntzan eta osasunean. Azaltzen da zer diren, datu errealekin nola entrenatzen diren eta dermatologiaren sektorean nola aplikatzen diren azaleko gaixotasunak detektatzeko.
Zer publikori dago zuzendua?
Edonori.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Fisikan lizentziaduna, Euskal Herriko Unibertsitatean. Lizentziaturako azken urtea Herbehereetan ikasi zuen, zehazki Groningengo Unibertsitatean (RUG), eta ikasturtea ohorezko matrikularekin amaitu zuen (nota: 9.0) Horren ondorioz, Bizkaia Talent-ek sustatutako Talentia programan parte hartzeko aukeratu zuten; hiru euskal unibertsitateetan potentzial handiena duten Bizkaiko ikasleei zuzenduta dago programa hori.
GFI teknologia-aholkularitzan lan egin zuen, BBVA bankurako, BI analista gisa, 5 hilabetez. Gero, Tecnalia Research & Innovationeko Konputagailu bidezko Ikuspen Taldean sartu zen, machine learning, deep learning eta computer vision metodoetan lan egiteko, nekazaritzaren, industriaren eta osasunaren arloetako arazo konplexuak konpontzeko. Haren espezialitatea deep learning algoritmoak datu gutxirekin entrenatzea da; few-shot learning ere deitzen zaio.
Orain, CTO gisa lan egiten du kofundatzaile izandako Legit Health enpresan. Legit-ek computer vision eta adimen artifiziala erabiltzen ditu larruazaleko patologien diagnostikoa eta terapiak egiteko.
Web:
Ordutegia: Ostirala, uztailak 24, 19:30
Zergatik eragingo du iraultza NLPak IAn datozen urteetan?
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Alberto Rezola
Enpresa: Datu(a)
Hitzaldiaren deskribapena:
Urte asko dira hizkuntza naturalaren prozesamendua (NLP) lantzen hasi zirela, baina orain (2019-2020) ari da gertatzen benetako iraultza eremu horretan, irudien ezagutzarekin gertatu zenaren antzekoa. NLParen ahalmenak eta aplikagarritasunak eragin handia dute eta izango dute merkatuan. Hitzaldi honetan, erabilera potentzialen eta aplikagarritasunaren adibide batzuen bidez, azalduko dugu zergatik gertatzen ari den hori.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Alberto Rezola: Datu(a)ko bazkide zuzendaria eta Head Data Scientist-a. 10 urteko esperientzia datuen azterketa aurreratuan, sektore batean baino gehiagotan: osasuna eta bioinformatika, industria, txikizkakoak, banka eta aseguruak. Bi ikerketa-zentrotan jardun du lanean: CEITen eta Vicomtech. CEITen egin zuen doktoretza-tesia, aplikazio biomedikoetan datu esperimentalak eredu teorikoekin integratzeari buruz. Vicomtech-en, analitika aurreratuko proiektuak kudeatzen eta garatzen hasi zen (NLP, ML, AI), zenbait sektoretan: nekazaritzako elikagaiak, industria, hezkuntza eta ingurumena, besteak beste. Aldi horretan, Alberto izan zen ikerketa aplikatuko proiektuen buru, batez ere ETE-ekin eta startupekin. Esperientzia horren ondoren, Albertok ekintzailetzaren eta startupen munduan sartzea erabaki zuen, eta zenbait ekimen jarri zituen martxan (Quarizmi Ad Tech, bilatzaileen publizitate programatikoaren iragarkiak eta eskaintzak optimizatzen dituzten algoritmoak sortzera bideratutako startup bat; M4L, enpresei bizitza errealean sortzen zaizkien arazoei aurre egiteko eredu matematikoetan oinarritutako aholkularitza- eta garapen-zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa bat). 2019an, Datu(a) sortu zuen, Merkatu Group-eko datuaren dibisio gisa. Esperientzia handia du industria-sektorean datuak ustiatzeko proiektuetan. Duela gutxi, Bizkaia Open Future erronka irabazi du, nazioarteko 28 startupekin eta enpresarekin lehiatuta. GHI Smart Furnaces-ek sortutako erronka izan da, eta galdaketa-labeetan aluminio-txatarra kargatzeko une egokia zein den aurresatea zuen helburu.
Web:
Ordutegia: Larunbata, uztailak 25, 11:00
Adimen artifiziala: gaur egungo mugak eta etorkizun handiko ikerketak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak: Jesús (Txus) López Lobo eta Alejandro Barredo Arrieta
Enpresa: Tecnalia
Hitzaldiaren deskribapena:
Nahiz eta aditu batzuek esaten duten AAk datozen urteetan gaindituko dituela gizakiak, gauzak uste baino mantsoago doaz. Orain dela urte batzuk liburuetan, pelikuletan eta abar egiten ziren iragarpenei erreparatuta, gure adimen artifiziala (AA) ez da iritsi garai honetarako espero genituen adimena eta autonomia izatera. AA haurtzaroan dago oraindik. Hitzaldi honetan, adimen artifizialak gaur egun dituen muga nagusiak ikusiko ditugu, baina orobat ikusiko ditugu etorkizun hurbilera begira optimista izateko aukera ematen duten gaur egungo ikerketa batzuk.
Hizlarien curriculum vitae laburra:
Jesús (Txus) López Lobo Ingeniaritza Informatikoan lizentziatua da (Deustuko Unibertsitatea), Adimen Artifizial Aurreratuko masterra du (UNED), eta Informazioaren Teknologietan eta Sare Mugikorren Komunikazioetan nazioarteko doktorea da (EHU). Datu-zientzialari gisa eta adimen artifizialeko ikerlari gisa ari da lanean TECNALIAn, eta BRTA (Basque Research and Thechnology Alliance (BRTA) aliantzako kidea da.
Alejandro Barredo Arrieta Telekomunikazio Ingeniaritzan graduatua da (Deustuko Unibertsitatea), Adimen Artifizialeko masterra du (Utrechteko Unibertsitatea) eta, gaur egun, Adimen Artifizialeko doktoretzako ikaslea da (EHU). Ikertzaile-laguntzaile aritu izan da, eta bitxigintzako onlineko denda baten jabea eta hango artisaua da.
Web:
Ordutegia: Larunbata, uztailak 25, 12:00
Ustekabeko datuen zientzia: egin dezagun barre!
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Beñat Galdós
Enpresa: GALDE
Hitzaldiaren deskribapena:
Datuen zientziak eta adimen artifizialak asko laguntzen diote produktibitateari, eta, horregatik, gelditzeko etorri dira. Posible ote da, ordea, umorezko erabilerak aurkitzea? Hurbildu zaitez, eta proiektu dibertigarri batzuen berri emango dizugu. Zur eta lur geldituko zara!
Zer publikori dago zuzendua?
Publiko guztiei, bai AAren esparruan esperientzia dutenei, bai eremu horretan hasi nahi dutenei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Beñat Galdós Informatika Ingeniaritzako eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako graduatu bikoitza da Deustuko Unibertsitatean. Web garapenaren, marketin digitalaren, segurtasun informatikoaren eta datuen zientziaren arloetan aritua, ai Saturdays Donostiaren sortzaileetako bat da.
Era berean, Galde enpresa-ekimenaren sortzailea da, eta haren gradu-amaierako proiektuetatik sortu zen, erabiltzaileentzako euskarria automatizatzeko, Deep Learningen oinarritutako teknikak erabiliz. Alderdi horretaz gain, Galdek hainbat motatako garapen digitalak lantzen ditu: web-garapenak, aplikazio mugikorrak eta datuen analisian oinarritutako aholkularitza.
Web:
https://donostia.saturdays.ai/
Ordutegia: Larunbata, uztailak 25, 13:00
Algoritmo batek nola ikas dezakeen liburuak idazten Deep Learning teknikekin
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Alex Rayón Jerez
Enpresa: Universidad de Deusto
Hitzaldiaren deskribapena:
Deep Learning algoritmoak, machine learning deritzonaren barruan, giza garunak nola ikasten eta ondorioztatzen duen imitatzeko duten gaitasunagatik nabarmentzen dira. Eremu horretan, RNN edo Sare Neuronal Errepikariak nabarmentzen dira. Horiek lobulu tenporalarekin lot ditzakegu, epe luzeko memoriaren gunea baita. Txosten honetan, RNN teknika horiek LSTM sareen bidez erabiltzen ikasiko dugu; sare neuronalen eta memoriaren arteko konbinazio-mota bat da, eta, etorkizuneko ikaskuntza errazteko, iraganeko iragarpenak gogorarazten ditu. Horrela, erraztu egiten da algoritmo tradizionalentzat historikoki konplexua izan den eremu bat, mezu-idazketa (oso erabilia, adibidez, txatbotetan). Eta, horrela, pertsona batekiko elkarreraginean ikasiz goazen estilotik abiatuta, mezuak modu pertsonalizatuan idazteko aukerari buruz pentsa dezakegu.
Zer publikori dago zuzendua?
Teknikoa, funtzionala eta analitikoa (askotarikoa, nahiko zeharkakoa).
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Alex Rayón Jerez (Bilbo, 1984) Deusto BigDatako zuzendaria eta Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Fakultateko irakaslea da. Informatikan eta Telekomunikazioetan doktorea da, eta bere karrera profesionala analitika aurreratuko eta adimen artifizialeko tekniken inguruan garatu du, zeinek erabakiak hartzeko ebidentziak ematea ahalbidetzen baitute.
Web:
Ordutegia: Larunbata, uztailak 25, 15:00
TCP/IP pila Linuxen
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Roberto C.
Enpresa: EuskalHack
Hitzaldiaren deskribapena:
TCP/IP teknologia aztertuko dugu, eta Linuxen nola inplementatzen den ikusiko dugu.
Zer publikori dago zuzendua?
Sare informatikoei buruzko sarrera-hitzaldi hau gaian interesa duen edonorentzat da.
Web:
Ordutegia: Larunbata, uztailak 25, 16:00
Orange: ikaste automatikoa eskura
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Carlos Cernuda
Enpresa: Mondragon Unibertsitatea
Hitzaldiaren deskribapena:
Orange kode irekiko tresna bat da, eta datu-analisiko proiektuak erraz eta oso era intuitiboan egiteko aukera ematen du. Ikaste automatikoko eta bistaratzeko proiektu guztiz funtzionalak egiteko, gainera, ez dago programatzen jakin beharrik. Aukera ematen du bai datuak analizatzeko, bai datu horiek eta analisien emaitzak era adimendunean bistaratzeko. Beste aukera askoren artean, banaketa estatistikoak arakatu daitezke —kutxa- eta sakabanatze-diagramak—, informazioan sakondu —erabaki-zuhaitzak, multzokatze hierarkikoak eta bero-mapak—, eta abar. Azkenik, tresna bizia da: oinarrizko nukleo nagusi bat du, eta modulu espezifikoak gehitu dakizkioke, denbora-serieak ikertzeko edo hizkuntza naturala prozesatzeko, besteak beste.
Hitzaldi honetan, Orangeren ezaugarriak ikusiko ditugu, eta, orobat, zer aukera eskaintzen dizkigun eta kode irekiko tresna honen ahalmena erakusteko adibideren bat.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Carlos Cernuda doktorea Oviedon jaio zen, 1976ko maiatzaren 4an. Matematikako lizentziadun titulua lortu zuen 2009an (Oviedoko Unibertsitatea), eta Soft Computing and Intelligent Data Analysis masterra 2010ean, Oviedoko Unibertsitatean, European Center for Soft Computingekin batera. 2014an, Ingeniaritza Zientzietan doktoratu zen Johannes Kepler Universität Linz unibertsitatean (Linz, Austria), "Advanced Data Mining and Machine Learning Techniques in Chemometric Modeling” izeneko tesiarekin, bi irakasle hauek zuzendari zituela: Erich Peter Klement (Johannes Kepler Universität Linz) eta Ricard Boqué Martí (Universitat Rovira i Virgili,Tarragona).
2010eko irailetik 2014ko abuztura eta 2014ko irailetik 2016ko apirilera, ikertzaile nagusia izan zen Austriako bi proiektu nazionaletan, 11 milioi eurotik gorako aurrekontuarekin. 2016ko maiatzetik 2018ko azarora bitartean, doktoratu ondoko ikertzailea izan zen BCAMen, Data Science – Machine Learning sailean.
2018ko abenduan, MGEPen (Mondragon Unibertsitatea) hasi zen lanean irakasle ikertzaile gisa. Haren ikerketa-arloak dira, besteak beste, datu-meatzaritza, Machine Learning, helburu anitzeko aldagaien hautaketa eta erregresio- eta sailkapen-eredu ez-linealak. Analytics-eko irakaslea da; zehazki, Machine Learning eta Deep Learning-ekoa.
Web:
Ordutegia: Larunbata, uztailak 25, 17:00
Nola eragiten dioten meteorologiak eta beste faktore batzuek retailer baten eskariari
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Félix Díez Urkidi
Enpresa: Versia Procesos Operativos
Hitzaldiaren deskribapena:
Deskribatzen da negozio-prozesu bat –kontsumo-formatuen ekoizpena– nola hobetzen den kuantitatiboki eskaera astebetera begira aurreikusteari esker. Kontuan hartutako iragarpen-algoritmoen artean daude, besteak beste, kontsumoarekin lotutako ohiko aldagaietatik kanpoko faktoreak, hala nola faktore meteorologikoak.
Zer publikori dago zuzendua?
Aditu ez den publiko bati zuzenduko zaio txostena; izan ere, negozio-prozesuen ezaugarriak, erabilitako teknologia eta erabilitako algoritmoak modu erraz eta egokian deskribatuko zaizkio xede-publikoari.
Web:
Ordutegia: Larunbata, uztailak 25, 18:00
Datathon University Hack 2020ko proiektu irabazlearen aurkezpena. BlaBlaCar kasua
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlariak: Ander Fernández / Alexander Seoane
Enpresa:
Ander Fernández : Data Scientist – Lin3s
Alexander Seoane: Desarrollo de Negocio - Arkimedia
Hitzaldiaren deskribapena:
BlaBlaCar-en carpooling zerbitzurako datuetan oinarritutako negozio-garapenaren eredua. Bertan, ibilbide-sarea aztertzen da, eta irtenbide integragarria proposatzen da egungo zerbitzuaren erabilera handitzeko eta marketin-estrategiak ezartzeko, eskari-tasa txikiena duten eremuak garatzeko.
Zer publikori dago zuzendua?
Data-driven business delakoan interesa duen edonori.
Web:
Ander Fernández : www.anderfernandez.com
Alexander Seoane: www.alexanderseoane.com
Ordutegia: Larunbata, uztailak 25, 19:00
No-code soluzioak adimen artifizialerako eta ikaste automatikorako
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Imanol Terán
Enpresa: Widdiapps
Hitzaldiaren deskribapena:
Enpresa asko, beren negozioetako prozesuak hobetzeko, adimen artifizialaren eta ikaste automatikoaren aldeko apustua egiten ari dira. Normalean, halakoak ezartzeko, oso profil teknikoak behar izaten dira, programatzen dakitenak.
No-code mugimenduaren barruan, baina, tresna berriak sortu dituzte enpresa teknologiko handiek, prozesu horiek asko sinplifikatzeko, eta erakundeetako beste profil batzuetara hurbiltzeko. Hitzaldi honetan, halako tresna batzuk ezagutuko ditugu, eta, halaber, gogoeta egingo dugu tresnon erabilerari eta ezartzeko aukerei buruz.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Imanol Terán, Web garatzailea, aholkularia eta IT prestatzailea.
Web:
@itermar
Ordutegia: Igandea, uztailak 26, 11:00
Ikusmen artifiziala: erronka zaharrak birplanteatzeko garaia baita orain
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: José Ángel Gutiérrez Olabarria
Enpresa: Tecnalia
Hitzaldiaren deskribapena:
Hitzaldi honetan, azalduko dugu azken urteotako adimen artifizialaren iraultzak (Deep learning eta antzeko arkitekturak) zer eragin izan duen ikusmen artifizialaren aplikazioetan.
4.0 industriaren esparruko ikusmen artifiziala eta irudi-prozesamendua zer diren azalduko dugu. Ikusmen artifizial tradizionalaren argiak eta itzalak ikusiko ditugu. Azalduko dugu ikusmen artifizial tradizionaleko sistemetan zer alderdi eta elementu izan behar diren kontuan. 2013az geroztik zer aldatu den azalduko dugu. Aplikazioak, ikusmen artifizialaren adibide praktikoak eta Deep paradigma berria aurkeztuko ditugu, eta ondorio batzuk azalduz amaituko dugu.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
José Ángel Gutiérrez Olabarria. Informatikan lizentziatua; Deustuko Unibertsitatea, 1991. Robotika eta Automatizazioko Masterra; Bilboko ETSII/IT, 1992. Doktoretza egin zuen, eta 08 arteko ikasketa aurretatuen diploma du; ETSII/IT. 1992tik ari da Tecnalian lanean. Ingeniari nagusia da, ikusmen artifizialean eta sentsoreetan aditua, Smart System-en Negozioaren arloan. Proiektuak zuzentzeko lanak egiten ditu ikusmen bidezko kontrol industrialeko aplikazioetan (kontratupean, Hazitek, europarren koordinazioa), softwarearen analisia eta diseinua eta kalitate-kontroleko eta informatika industrialeko aplikazioen C programazioa egiten ditu, eta bezero eta hornitzaileekiko proiektuak kudeatzen ditu. Ikastaroak, hitzaldiak eta abar ere ematen ditu. 6 patente eta argitalpen ugari ditu arlo horretan. Pertzepzio industrialeko 5. mailako irakasle elkartua izan zen Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritza Eskolan (ESIDE), Automatika eta Elektronika espezialitatean, 2000. urtetik 2006. urtera. Joint Scientific and Industrial Advisory Board of the E.M.V.A (European Machine Vision Association) Forumeko kidea da.
Web:
http://blogs.tecnalia.com/inspiring-blog/
http://www.computervisionbytecnalia.com
Ordutegia: Igandea, uztailak 26, 12:00
Data Analytics: Data Scientist bihurtzeko lehen urratsak
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Enrique Onieva Caracuel
Enpresa: Universidad de Deusto
Hitzaldiaren deskribapena:
Tailerrean, datu-analisiaren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira, eta R lengoaiaren bidez praktikan jarriko dira.
Zer publikori dago zuzendua?
Ikasteko gogoa duten ikusle guztiei (programazioari buruz ezer baldin badakizu, errazagoa izango zaizu jarraitzea).
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Enrique Onieva Adimen Artifizialeko, Ikaskuntza Automatikoko eta Big Datako irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, bai eta datuak prozesatzearekin, mugikortasunarekin eta Smart Citiesekin lotutako garraio-sistema adimendunen aplikazioetako ikertzailea ere, Deusto Tech-Mobility ikerketa-unitatean. Big Data eta Business Intelligenceko programaren zuzendaria da, eta Ingeniaritza Fakultateko Informazioaren Gizarterako eta Garapen Jasangarrirako Ingeniaritzako Doktoretza Programaren zuzendaria.
Web:
https://www.linkedin.com/in/enriqueonieva/
https://twitter.com/EnriqueOnieva
Ordutegia: Igandea, uztailak 26, 13:00
Live coding, hasierako tailerra: Musika eta irudiak zuzenean programatzen
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Mikel Calvo Alonso
Hitzaldiaren deskribapena:
Tailer honen helburua da sarrera bat egitea live codingaren praktikara, haren filosofiara eta haren alderdi interesgarrienetara. Lehen zatian, live codingerako sarrera, haren filosofia eta live codingerako gehien erabiltzen diren zenbait hizkuntza ikusiko dira. Bigarren zatian, musika-saio baten erakustaldia egingo da, denbora errealean, TidalCycles erabiliz.
Tailer honen helburua ez da TidalCyclesen erabilera lantzea, baizik live coding egiten hasteko sarrera bat eta baliabideak eskaintzea.
Zer publikori dago zuzendua?
Arte digitalaren eta programazio sortzailearen inguruko kezkak dituzten pertsonei.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Mikel Calvo diseinatzailea eta programatzailea da, eta Ofiuco izenarekin egiten du live codinga. Bere Twitter kanalean streamingak egiten ditu, eta haietan musika inprobisatzen du programazioaren bidez.
Web:
Ordutegia: Igandea, uztailak 26, 15:00
Juego de tronos: iritziak agerian (Scraping bidez)
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Enrique Onieva Caracuel
Enpresa: Universidad de Deusto
Hitzaldiaren deskribapena:
Tailerrean, scraping webaren oinarrizko kontzeptuak aurkeztuko dira, eta R lengoaiaren bidez praktikan jarriko dira.
Zer publikori dago zuzendua?
Edonori; ahal dela programatzen jakitea komeni da.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Enrique Onieva Adimen Artifizialeko, Ikaskuntza Automatikoko eta Big Datako irakaslea da Deustuko Unibertsitatean, bai eta datuak prozesatzearekin, mugikortasunarekin eta Smart Citiesekin lotutako garraio-sistema adimendunen aplikazioetako ikertzailea ere, Deusto Tech-Mobility ikerketa-unitatean. Big Data eta Business Intelligenceko programaren zuzendaria da, eta Ingeniaritza Fakultateko Informazioaren Gizarterako eta Garapen Jasangarrirako Ingeniaritzako Doktoretza Programaren zuzendaria.
Web:
https://www.linkedin.com/in/enriqueonieva/
https://twitter.com/EnriqueOnieva
Ordutegia: Igandea, uztailak 26, 16:00
Gomendio-sistemak; Amazon, Spotify eta Netflixek erabilitako algoritmoei buruz jakin behar duzun guztia
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Javier Pérez Marcos
Enpresa: Smartup
Hitzaldiaren deskribapena:
Testuinguruaren, sare sozialen eta abarren bidez egiten diren gomendio-sistema ez hain ezagunez hitz egingo dugu; adibidez, sare sozialetako esteketan oinarritutako sistemez.
Zer publikori dago zuzendua?
Jende guztiari zuzenduta dago, baina txostenean agertzen den sistema bakoitzaren deskribapen tekniko labur bat emango da.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Smartup-eko Big Data proiektuburua, Salamancako Unibertsitateko Informatika Ingeniaritzako doktoregaia. Tesiaren gaia gomendio-sistemak dira.
Web:
Ordutegia: Igandea, uztailak 26, 17:00
Bideo-jokoak, e-sportak eta hezkuntza
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Ignacio Mendoza
Hitzaldiaren deskribapena:
Ingurune digitala errealitate bihurtzen ari da testuinguru guztietan. Gazteenengana iristeko modu bat izan al daitezke bideo-jokoak eta e-sportak?
Zer publikori dago zuzendua?
Ingurune digitaleko, e-sportetako eta hezkuntzako profesionalei eta bestelako jendeari oro har.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
E-sporten pedagogoa, coach pertsonala eta managerra.
Web:
https://www.twitch.tv/mendocoach
Ordutegia: Igandea, uztailak 26, 18:00
Adimen artifiziala eta ikus-entzunezkoetarako musika (zinema, telebista eta bideo-jokoak)
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Gorka Oteiza
Enpresa: SoundTrackFest
Hitzaldiaren deskribapena:
Tradizioz "artistikotzat, sortzailetzat eta abstraktutzat" jo izan diren zereginei aplikatutako adimen artifizialak arakatzeko aukera ugari ematen ditu. Hitzaldi honetan, ikus-entzunezkoetarako musikari buruz hitz egingo dugu; zinemari, telebistari eta bideo-jokoei aplikatutako musikari buruz. Adimen artifizialak konpositore bat ordezka dezake eta 'ezerezetik' musika sortu? Estilo jakin bat imita dezake? Osa al daitezke musika klasikoko bukatu gabeko obrak? Telesailak, realityak eta aldizkako telebista-saioak balia daitezke ordenagailu batek unean bertan sortutako musikaz? Posible al da joko baten adimen artifizialak bere musika modu pertsonalizatuan sortzea, jokalariaren gustuen eta jokoaren dinamikaren eta historiaren arabera? Zer gertatzen da ordenagailu batek sortutako lanen egile-eskubideekin? Norenak dira? Hitzaldian, gai horiei buruz eta “entzuteaz gain ikusi ere egiten den” musikaren mundu zoragarri honetan interesgarriak izan daitezkeen beste gai batzuei buruz ere arituko gara.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Gorka Oteiza Informatika Ingeniaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta zinemako musikarekiko grina handia du oso gaztetatik. SoundTrackFest-en sortzailea eta zuzendaria da. SoundTrackFest zinemarako, telebistarako eta bideo-jokoetarako musikan espezializatutako webgunea da. Haren bidez, Europako jaialdi eta kontzertuen berri ematen du, artikuluak idatziz eta konpositoreei elkarrizketak eginez (Hans Zimmer, Danny Elfman, James Newton Howard, Alexandre Desplat, Lalo Schifrin).
Web: https://www.soundtrackfest.com/
Ordutegia: Igandea, uztailak 26, 18:00
Nola egin animazioa laser-sableen argiarekin After Effects-en, Saber pluginarekin
Hizkuntza: Gaztelania
Hizlaria: Iker Hernandez Ibarra
Enpresa: Sceners New Skool
Hitzaldiaren deskribapena:
Erabiliko diren tresnei buruzko teoria. Gero, tailer bat egingo da, eta animazio txiki bat egingo da Saber plugina erabiliz, testu bat edo edozein maskara argiz animatzeko, laser-sableena bezalako argiz.
Zer publikori dago zuzendua?
Edonori.
Hizlariaren curriculum vitae laburra:
Arte digitaleko eta Demosceneko parte-hartzailea zenbait urtez.
Web:
Ordutegia: Igandea, uztailak 26, 19:00