Beste jarduerak

Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.

  • Marrazketa analogikoa
  • Fast comic
  • Euskal Chef
  • Euskal Hoditxo Artista
  • Zinema-triviala
  • Etxeraldian ere sortzaile
  • Kontakizunak eta irakurketa

 

 Marrazketa analogikoa

Nahi duzu arkatzarekin edo pinturekin zer artista zaren erakutsi? Ostiralean emango dizugu gaia, eta larunbat arratsaldera arte izango duzu zure marrazkia "eskuz" egiteko, teknologia une batez utzita. Eta “une batez” diogu, #EE28 traolarekin Instagramen edo Twitterren partekatzea nahi dugulako. 

 

 Fast comic

Istorio bat kontatzea nahi dugu... komiki-formatuan! Ostiralean, gai bat emango dizugu, eta 8 binetatik pasatu gabe, konta iezaguzu gai horrekin bururatzen zaizun istorioa. Marrazkiaren kalitatea baino gehiago axola du kontatzen duen istorioak. 

 

 Euskal Chef

Aurten ezin izango gara elkartu bazkaltzeko, ez cateringean, ez jangelan... baina horrek ez du esan nahi jan aurreko sukaldaritza-une hori ezin dugunik partekatu. Hori dela eta, ostiraletik larunbat arratsaldera arte, igo Twitter edo Instagramera EE28 honetan (#EE28 traola erabiliz) elikatzeko erabiliko dituzun platerak, gure parte-hartzaileek etxean zer jaten duten ikus dezagun :)

 

 Euskal Hoditxo Artista

Pandemian, berrogeialdiaren hasieran, jendeak komuneko papera pilatu zuen. Garai horiek igaro dira, baina, pandemiak jarraitzen duenez, papera biltzeko hoditxoei ere beren erabilera emango diogu. Erakutsi zure artea haiekin, eta partekatu Twitterren edo Instagram-en #EE28 traolarekin, zuen artea ikus dezagun, eta larunbatean azken orduan erabakiko dugu zein diren hoberenak. Margotu egin ditzakezu, irudiak egin haiekin... Ea zer bururatzen zaizuen!

 

 Zinema-triviala

Edizio berezi honetan..., desberdina izango da zinema-triviala. Intranet bidez egin ordez, Twitter bidez egingo dugu. Erne egon larunbatean, 12etatik aurrera; hainbat eszena argitaratuko ditugu pixkanaka, eta zer filmi dagozkien asmatu beharko duzue. Beraz, egon adi, eta jarraitu Euskal Encounterren kontu ofizialari ( https://twitter.com/euskalencounter ) gertu-gertutik jarraitzeko guztiari.

 

 Etxeraldian ere sortzaile

Aurtengo #EE28-an filmetako zenbait eszena mitiko antzezteko eskatuko dizugu..., baina, jakina, etxean egoteak dakartzan mugak kontuan hartuta. Jarraitu gertutik gure Twitterreko kontua; izan ere, Twitterren jarriko dugu martxan, eta han argitaratu beharko duzue.

 

 Kontakizunak eta irakurketa

Elkartzerik ez badugu ere, berdin-berdin konta diezazkiokegu istorioak elkarri, basoaren erdian bageunde bezala, suaren inguruan bilduta. 

Ostiraleko eguerdiko 12etan emango zaizue gaia, eta 21etan hasiko gara irakurtzen discordean. Animatuko zara parte hartzera?

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch