Euskal Encounter-a ordenagailu zale eta profesionalen bilera zabala da, non esperientziak elkarbanatu eta egun gutxi batzutan informatikarekin loturik dagoen edozer ekintzatan murgiltzeko asmoa baitute.
80. hamarkadaren azkenaldera izan zuen hasiera mugimendu honek Europako iparraldean, hots, Norbegia, Danimarka eta Alemania bezalako herrietan. 2020an estatuko partyrik zaharrena bere hogeita zortzigarren ediziora iritsiko da.
Covid-19 koronabirus-pandemiak sortutako egoeraren aurrean, bilkura bertan behera uztea erabaki da. Hogeita zortzigarren edizioa uztailaren 25etik 28ra egitea aurreikusita zegoen Bilbao Exhibition Centre-n (BEC).
Egoera hau gainditzeko, Euskal Encounter 2020 modu birtualean ospatzea pentsatu dugu.
Ekitaldi birtualaren datuak:
- 5.088 ordenagailu sarean konektatuta.
- 3 egun ekinean.