Informazioa

Aurtengo Euskal Encounterra gure betiko Partyneten egingo da, oraingoan online formatuan, eta Discord erabiliko dugu atalak kudeatzeko. Twitch izango da gure agertoki birtuala, eta bertatik jarraitu ahal izango da partyaren jarduera guztia.

Antolatzaileak Urretxun (Gipuzkoa) bilduko dira, 1994an lehen Euskal Encounterra egin zen leku berean, lanpartyaren arlo guztiak koordinatzeko.

 

Noiz

2020ko uztailaren 24tik 26ra

 

  Discord

https://discord.party.eus

Hemen izango duzue antolakuntza osoa zuen esanetara.

Ostegunean, hilak 23, 16:00tan irekiko da, eta igandetik astelehenerako goizaldeko 1:00-etan itxiko da.

#ongi-etorri

Estranetak gela honetara eramango zaitu. Hemen izango dituzu ekitaldiaren arauak eta azalpenak.

#opengune

Aurrez aurreko Euskal Encounterreko Opengunea bezala, sarrera libreko gela bat izango da. Bere jarduerak izango ditu.

#partyplace

Hau izango da partya igaroko den lekua, eta Euskal Encounterreko parte-hartzaile akreditatuentzat bakarrik izango da sarrera.  BEC-eko pabiloia ordezkatuko du.

>SORMEN DIGITALA

>JOKOAK

>HITALDIAK ETA TAILERRAK

>SOFTWARE LIBREA

>HARDWARE

>BESTE JARDUERAK

Antolatzaileekin harremanetan jartzeko atalak izango dira, party presentzialean bezala.

 

  PartyNet

https://www.party.eus

Encounter presentzialetan bezala, jarduera guztiak Partynet bidez egingo dira.

Ostegunean, hilak 23, 16:00tan irekiko da, eta igandetik astelehenerako goizaldeko 1:00-etan itxiko da.

 

  Twitch

https://stream.party.eus

Mundu guztiari irekita, ekitaldia Euskal Encounterreko Twitch kanalaren bitartez emango dugu: https://www.twitch.tv/euskalencounter/

Ordutegia:

Ostirala: 17:00-01:00

Larunbata: 17:00-01:00

Igandea: 17:00-01:00

twitter facebook flickr youtube instagram twitch