AI Contest

AI ContestHemen da berriro AI contest! Zure eginkizuna: zenbait jokalariren arteko joko xume batean aritzen den robot bat programatzea. Robotek elkarren aurka jokatuko dute, eta sariak egongo dira adimen artifizialaren sortzaile onenentzat.

Aurten, aurreko urteetako desafio bera izango dugu: Faros Laser jokoa. Gordailu honetan duzu dokumentazioa, eta hortik deskarga ditzakezu adibideak eta jokorako motorra.

Bot-ak Arch Linuxen egingo dira, stdio komunikazio bidezko prozesu bereizi batean. Jokoa txandaka egingo da (ez denbora errealean).

Arch Linuxen gune ofizialetan eskuragarri dagoen edozein programazio-lengoaiatan gara daitezke bot-ak, eta mendekotasunak eta konpilazio-jarraibideak dituen README bat gehitu behar da. Aurrez aipatutako GitHub-eko gunean aurkituko duzue Pytohonen idatzitako adibide bat.

Jarduera honi buruzko arauak intranetean argitaratuko dira ekitaldiak iraun bitartean.

Entrenamendu-mapak deskarga ditzakezue hemen.

AI Contest - Finala 

 

twitter facebook flickr youtube instagram twitch