Euskaltel Euskadi Time Trial

      

Euskadi Fundazioaren eta Euskaltel Fundazioaren arteko lankidetzari esker, Euskal Encounterrek “Euskaltel Euskadi Time Trial” aurkeztuko du. Erlojuaren kontrako paregabea, % 100 online... Bkool plataformaren bidez, eta Euskadi taldeko txirrindulari batzuek hartuko dute parte, hala nola Mikel Alonsok eta Diego Lópezek.

Parte hartzeko, ezinbestekoa da Euskal Encounterren parte-hartzaile gisa izena ematea: https://ee28.euskalencounter.org/inscribete.html

Lehiaketa-mota: Erlojuaren kontrakoa

Lasterketaren profila: https://my.bkool.com/profile/detail/8156508

Berariazko araudia

  • Lasterketa nabarmenduta agertuko da uztailaren 25ean, larunbatean.
  • Txirrindulariek larunbatean aurkeztu beharko dute, eguerdiko 12:00etan.
  • Txirrindulariek, lasterketa hasi aurretik, 10 minutu izango dituzte lasterketan sartu eta berotzen hasteko.
  • Ezinbestekoa izango da lasterketa amaitutakoan saioa gordetzea, emaitzak gorde daitezen.

Lasterketa amaitutakoan, 200 €-ko 4 kupoi zozkatuko dira Etxeondoren onlineko dendan, lasterketa amaitzen duten txirrindulari guztien artean. (Kupoiak irailetik aurrera trukatu ahal izango dira).

twitter facebook flickr youtube instagram twitch