Gaia jakinaraziko zaizue jarduera intranetean aktibatu bezain laster.
Argazkiak partyari buruzko elementuren bat eduki behar du.
Ez dago beste mugarik, irudiaren tamainari, kolore-teknikari edo sakontasunari dagokionik, baina ezin izango dira inongo argazki edizio programa batekin aldatu.
Igo zure argazkiak Intranetera (gehienez 3 argazki partehartzaile bakoitzeko). Lan bat baino gehiago aurkezten badituzue, izan dadila KARPETA KONPRIMITU BATEAN.
Jarri, ahaztu gabe, zuen izena edo ezizena eta party-ko postua, behar izanez gero zuekin harremanetan jarri ahal izateko. Antolatzaileek eskubidea dute ez proiektatzeko gustu onaren aurkako edukia duten ekoizpenak (bereziki, gure gustuaren aurkakoak) edota desegokitzat jotzen dituztenak.