Albisteak https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak.html Sat, 16 Jan 2021 17:05:40 +0000 Joomla! - Open Source Content Management eu-es idoia@fitbak.com (euskal.org) Euskal Encounter topaketa teknologiko birtualak 3.317 parte-hartzaile eta 100.000 ikusle elkartu ditu https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1816-euskal-encounter-topaketa-teknologiko-birtualak-3-317-parte-hartzaile-eta-100-000-ikusle-elkartu-ditu.html https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1816-euskal-encounter-topaketa-teknologiko-birtualak-3-317-parte-hartzaile-eta-100-000-ikusle-elkartu-ditu.html

  • Estatuko lanparty handi eta jendetsuenak pandemiari aurrea hartu dio, eta eskainitako ehundik gora jarduerek jarraipen nabarmena izan dute.
  • Hiru egunetan Twitch bidez igorritako saioak 100.000 ikusle bakar baino gehiago izan ditu, behin behineko zifretan oinarrituz.
  • Urretxun (Gipuzkoa) bildutako antolatzaile taldeak jakinarazi du ekintzetan parte-hartze handia izan dela eta hitzaldiek ikusle ugari erakarri dituztela.

Gaur gauean amaituko den Euskal Encounter 28 topaketa birtualak 3.317 parte-hartzaile elkartu ditu. Antolatzaile taldea pozik agertu da emaitzarekin, baita gauzatutako ehundik gora ekintzek izan duten jarraipen nabarmenarekin ere. Twitch plataformaren bitartez igorritako saioak, gainera, 100.000 ikusle bakar baino gehiago izan ditu, behin behineko datuen arabera.

Bilkura Euskaltel Fundazioak antolatu du, Eusko Jaurlaritzaren (SPRIren bitartez), Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Urretxuko Udalaren laguntzarekin. Euskaltel Fundazioaren egitekoa da pertsona, enpresa eta ekimenen arteko lotura sustatzea, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabileraren testuinguruan. Hori dela eta, urtero antolatzen ditu topaketa teknologikoak, hiru lurraldeetan, informatika eta teknologia zaleen eta profesionalen artean ezagutzak, ideiak eta balioak partekatzeko helburuarekin.

Urretxuko Ederrena frontoian bildutako antolatzaile taldeak jakinarazi du ekintzetan parte-hartze handia izan dela eta hitzaldiek ikusle ugari erakarri dituztela. Esaterako, hitzaldien edukiera handitu egin behar izan da, areto birtualak 50 lagun hartzeko prestatuak baitzeuden, eta mintzaldi batzuetan 400dik gora pertsonek parte hartu nahi izan dute. Hortaz, espazio birtual berriak sortu behar izan dira, momentuan, pertsona horiei guztiei lekua egiteko. Halaber, sormen digital, programazio, bideo-joko eta hardware arloetako lehiaketek bilkura presentzialen antzeko partaidetza maila izan dute.

Revival edizioa
Euskal Encounter topaketa bere sorgunera itzuli da aurten. Izan ere, Urretxuko frontoian ospatu zen bilkura teknologiko hau, lehen aldiz, 1994an, 36 parte-hartzailerekin, 25 ordenagailurekin eta Internetik gabe, noski. Aurtengo partya, berriz, desberdina izan da, noski, segundoko 10 Gb-eko sarea ezarri baitu Euskaltelek frontoian.

Topaketa gauerdia pasata amaituko da, Grison eta Jaime Caravaca ospetsuen beatbox eta komedia saioarekin. Euskal Encounterren Twitcheko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango da transmisioa.

]]>
press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Sun, 26 Jul 2020 14:22:16 +0000
Adimen artifizialaren aplikazioez eta COVID-19aren aurka dituen erabilpenez mintzatu dira hainbat aditu Euskal Encounterren https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1814-adimen-artifizialaren-aplikazioez-eta-covid-19aren-aurka-dituen-erabilpenez-mintzatu-dira-hainbat-aditu-euskal-encounterren.html https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1814-adimen-artifizialaren-aplikazioez-eta-covid-19aren-aurka-dituen-erabilpenez-mintzatu-dira-hainbat-aditu-euskal-encounterren.html

  • Adimen artifizialaren alorreko datu-zientzialari eta ikertzaile Jesús López Lobok, Tecnaliako adituak, baieztatu du neurrira eginiko medikuntza izan daitekeela “itxaroten ari garen boom hori”.
  • Vicomtech teknologia-zentroko ikertzaile Unai Elordi COVID-19ari aurka egiten lagun dezaketen estrategiez mintzatu da. Tenperaturaren, distantzia sozialaren eta maskararen erabileraren kontrola eramateko balio duten aplikazioak nahiz jende pilaketak neurtzen dituzten bideo-zaintza sistemak aztertu ditu.
  • Ikuspen eta adimen artifiziala azaleko patologiak hauteman eta tratatzeko erabiltzen dituen Legit Health enpresako fundatzaile-kide Alfonso Medelak uste du adimen artifizialaren alde apustu egin behar dela melanomen detekzio goiztiarra sustatzeko.]]> press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Sat, 25 Jul 2020 13:26:33 +0000 Euskal Encounter topaketaren antolatzaileak zoriondu dituzte erakundeek, hitzordua mantendu dutelako zailtasunak zailtasun https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1809-euskal-encounter-topaketaren-antolatzaileak-zoriondu-dituzte-erakundeek-hitzordua-mantendu-dutelako-zailtasunak-zailtasun.html https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1809-euskal-encounter-topaketaren-antolatzaileak-zoriondu-dituzte-erakundeek-hitzordua-mantendu-dutelako-zailtasunak-zailtasun.html

    • Gaurtik igandera bitartean gauzatuko den lanpartyaren inaugurazio ekitaldian parte hartu duten ordezkari politikoek Euskaltel Fundazioaren lana txalotu dute, urteroko bilkura burutzeko egindako esfortzuagatik.
    • 3.000 parte-hartzaile inguru konektatu dira jada festa teknologikora. Antolatzaile taldea, berriz, Urretxuko Ederrena frontoian elkartu da, 1994an lehen Euskal Encounterra hartu zuen lekuan, hain zuzen ere.
    • Arte digital, programazio, bideo-joko eta hardware bezalako arloen inguruko 30 hitzaldi eta 70 lehiaketa baino gehiago egingo dira egunotan, informatika zaleak birtualki konektatzeko eta ondo pasatzeko
    ]]>
    press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Fri, 24 Jul 2020 14:27:42 +0000
    Euskal Encounter topaketa teknologiko handiaren 28. edizioa online egingo da https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1637-euskal-encounter-topaketa-teknologiko-handiaren-28-edizioa-online-egingo-da.html https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1637-euskal-encounter-topaketa-teknologiko-handiaren-28-edizioa-online-egingo-da.html

    • Estatuko lanparty handi eta urtetsuenak ez du hutsik egingo aurten ere. Uztailaren 24tik 26ra bitartean izango da, eta 5.088 plaza birtual eskainiko ditu, iaz Bilbao Exhibition Centerren egin zen edizio presentzialean bezala.
    • Aurten, pandemiaren eraginez, ezin izan da formatu tradizionalean gauzatu, baina nostalgiaz beteriko keinua egin nahi izan dute antolatzaileek: Urretxun (Gipuzkoa) bilduko dira, lehen Euskal Encounterra egin zen leku berean, lanpartyaren arlo guztiak koordinatzeko. Ederrena frontoian egin zen lehen bilkura, 1994an, 25 ordenagailurekin eta internetik gabe.
    • Euskal Encounter 28aren online bertsioak programa zabala izango du hiru egunetarako, prestakuntza- eta jolas-jarduerak, arte digitaleko lehiaketak, programazioa eta bideo-jokoak barne dituena, besteak beste.
    • Edizio birtual honetan, Opengunea, teknologia berriekin lotutako enpresak hartzen dituen espazio irekia, eremu birtual bihurtuko da, eta doako jarduera ludikoak eta hitzaldiak izango ditu, interesa duten guztientzat.
    ]]>
    press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Mon, 06 Jul 2020 10:11:08 +0000
    Dozenaka lehiaketa eta prestakuntza-ekintza eskainiko ditu Euskal Encounter lanpartyaren online edizioak https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1803-dozenaka-lehiaketa-eta-prestakuntza-ekintza-eskainiko-ditu-euskal-encounter-lanpartyaren-online-edizioak.html https://ee28.euskalencounter.org/eu/gaurkotasuna/albisteak/1803-dozenaka-lehiaketa-eta-prestakuntza-ekintza-eskainiko-ditu-euskal-encounter-lanpartyaren-online-edizioak.html Euskal Encounter 28 online egingo den arren, antolatzaileek esfortzu berezia egin dute bilkura presentzialek barne hartzen dituzten ekintza guztiak eskaintzeko, baita parte-hartzaileen arteko hartu-emana sustatzeko ere, urruntasun fisikoa ahalik eta gutxien nabaritu dadin. Horretarako, uztailaren 24 eta 26 bitartean ospatuko den festak ohiko lehiaketak mantendu eta 30 hitzalditik gora eskainiko ditu teknologia berriekin loturiko formakuntzari bultzada emateko. Izen-emate epea zabalik egongo da aste honetan, eta, guztira, 5088 lagunek parte hartu ahal izango dute, iaz BECeko topaketan eserlekua izan zuten pertsonen kopuru berberak.

    ]]>
    press@euskalencounter.org (infotres) Albisteak Tue, 21 Jul 2020 14:49:46 +0000